Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 3a, 20:20

Idiazabal 2-2 Urnieta
Golak: Xuban Ezeiza, Mikel Garmendia.
Infantilak.Partida polita, dibertigarria euritsua ikusi ahal izan zen gazten herrian. Eguraldia lagun izan ez arren bi taldeek norgehiagoka intentsoa jokatu zuten. Etxekoak aurreratu ziren markagailuan bi eta huts baina urnietarrek sekulako lana eginez partida berdintzea lortu zuten bigarren zatian. Lehen gola area kanpotik egindako jaurtiketa zoragarri bat eta gero. Bigarrena korner baten ostean sortutako aldaratzea probestuz. Hemendik aurrera aukerak bi ateetan izan ziren baina Urnietako gaztetxoenek puntu polita ekarri zuten.

URNIETA 5–3 INTXAURRONDO
Golak: Oruna (2), Zinku (2), Miguel.  
Kadeteak. Sailkapeneko azkenekoaren aurkako partidan gol ugari izan zen. Erraz jokatuz hasi zen etxeko taldea, eta luza gabe hiru gol egin zituen. Baina donostiarrek ez zuten lorik hartu eta atsedenaldirako bi gol egitea lortu zuten. Bigarren zati lasai batean beste bi gol eder egin eta bat jaso ondoren hiru puntuak eskuratu zituzten.

URNIETA 4–0 SEGURA
Golak: Andoni, Dani, Endika, Atxaga.
Jubenilak. Euripean jokatutako partida  joko eskasekoa izan zen. Lehenengo zatian bisitariak atzean sartuta egon ziren, eta gol bakarreko abantailarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian zertxobait aurrera jo zuten, eta gol festa izan genuen. Segurarrek ere izan zituzten aukerak, huts egindako bi penaltiak dira horren lekuko.  

URNIETA 1–4 ORDIZIA
SENIOR NESKAK.

Urnieta 0-2 Allerru
Erregionala.Urnietak hirugarren porrota jarraian jaso zuen.  Aurreko partidatako ahultasuna erakutsi zuten jokalari gorritxoek eta ezer gutxi egin ahal izan zuten markagailuari buelta emateko. Hala ere, hasierako minutuak politak egin zituen talde gorritxoak eta arriskua eraman zuen arerioaren atearen aurka. Tamalez, azken norgehiagoketan gertatu bezala, ulertezinak diren akatsek maldan gora jarri zoten partida gorritxoei. Lhen zatiko erdialdean kanpotarrak aurreratu ziren defentsan akatsa  probestuz. Hori gutxi ez balitz, atsedenaldirako gutxi falta zenean, maisuki jaurtitako falta baten bidez bigarren gola lortu zuten lezotarrek. Bigarren zatian saiatu ziren etxekoak baina ezinezkoa egin zitzaien kanpotarren atea zulatzea eta hiru puntuek Lezo aldera hegan egin zuten.
 
ASTEBURUKO PARTIDAK
Dunboa–URNIETA ERREGIONALA
Gal.
URNIETA NESKAK–Segura
Urnieta. Larunbata 6. 11:30
Hernani–URNIETA JUBENILAK
Zubipe. Igandea 7. 12:30
Trintxerpe–URNIETA KADETEAK
Trintxer. Larunbata 6. 09:45
URNIETA INFANTILAK
Atsedena.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!