Euskalduna Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 3a, 20:17

EUSKALDUNA
IDIAZABAL 1–1 EUSKALDUNA
Gola: Xabier Berrueta.
PREFERENTE. Oso partida lehiakorra, indarrez beterikoa. Xabi Ezkurdiak lesionaturik utzi zuen zela eta, bere ordez Juan Juarez bikain aritu zen atepean.

EUSKALDUNA 0–0 MARIÑO
JUBENILA.

EUSKALDUNA A 6–3 TRINTXERPE
KADETEAK. Uste baino zailagoa izan zen partida, eguraldi txarrak eta bereziki haizeak gogor jo zuelako.

EUSKALDUNA 0–2 HERNANI
KADETE NESKAK, F8.

S.T.LIZEOA 7–2 EUSKALDUNA B
JUBENILA.

S.T.LIZEOA 1–1 EUSKALDUNA
INFANTILAK F11.

TOLOSA 7–1 EUSKALDUNA
Gola: Ruben Piron.
ALEBINAK. Tolosak talde bikaina dauka, galdu gabe jarraitzen du. Lehen txanpari eutsi zioten baina partidak aurrera joan ahala tolosarrak nagusitu ziren.

Ancla 3–2 Euskalduna
10.jardunaldia. Euskalduna: 4 puntu
Golak: Alberto "Frodo" Bayon, Oskar "Latigo" Lasa.
ARETO FUTBOLA, NAZIONAL B. Gauzak ez direla aldatzen ematen du, andoaindarrak sailkapeneko azken postuetan murgilduta daude. Partida oso zaila zen, Sestaoko Ancla sailkapeneko 3. postuan baitago kokatua, liga honen berdintasuna nabarmenduz ez zen partida eraza izan Sestaokoentzat.
Lehen zatian bi taldeak pixka bat beldurtuta atera ziren kantxara eta ez zuten golik egitea lortzen hala ere aukera garbiak izan zituzten bi taldeak. Lehen zatia amaitzeko 40 segundu falta zirela andoaindarren atezainak Arkaitz "Bonbas" Urdapilletak jokaldi deseroso batean bere atean gola sartu zuen. Bigarren zatian, beste partidatan ez bezala, andoaindarrak erabat zentratuta atera ziren. Aukerak bata bestearen atzetik egin zituzten baina bi kontra bikainetan andoaindarren partidako jokalaririk hoberenek gol bana sartzea lortu zuten.
Partida erabat irekita zegoen eta andoaindarrei berdinketak ez zien ezertarako balio. Kontraeraso bikain batean Anclakoek hirugarren gola sartu zuten urdiñen ametsak erabat zapuztuz. Egoera ez da batere ona baina garaipenak iritsiko dira. Animo!!

ASTEBURUKO PARTIDAK
Euskalduna Pref–Mundarro.
Larunbata, 6. 16:30, Allurralde
Beasain–EUSKALDUNA  jubenila
Larunbata, 6. 12:00, Igartza
EUSKALDUNA kad 1A–Sp.Herrera
Larunbata, 6. 11:30, Allurralde
Mundarro–EUSKALDUNA kadete 1B
Larunbata, 6. 10:30, Astigarraga
Kenci–Euskalduna NacB
Larunbata, 6. 15:45. Elgoibar
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!