Leizaran eskubaloi taldea, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 3a, 20:16

Leizaran B 4 –13 Bera Bera
INFANTIL NESKAK. Ahal zuten guztia egin zuten donostiarren aurrean. Lehen zatian ez ziren gaizki aritu, atsedenaldira 3–5eko emaitzarekin iritsiz. Halere, bigarren zatian, erraz nagusitu ziren kanpokoak..

Groseko 13–28 Leizaran
SENIOR MUTILAK. Garaipen erraza lortu zuten joan den igandean. Atsedenaldira 6-10eko emaitzarekin iritsi ziren, eta bigarren zatian abantaila hori handitzen joan zen. Markagailuko aldea handia izan bazen ere, Leizarangoen jokoa ez zen oso txukuna izan, gorabehera asko izan zituzten partidan zehar, erasoan akats ugari eginez.

Zeharra 18–29 Leizaran
KADETE MUTILAK. Ez zuten ongi jokatu larunbatean Legazpiren aurka. Lehenengo zatian ez zuten burua erabili, hainbat eta hainbat baloi galduz, atsedenaldira 4ko abantailaz joan ziren, 8-12. Bigarren zatian nahiko ongi jokatu zuten, jokoan jaun eta jabe izanez, azkenean 18 eta 29 irabazteko. Azken jardunaldiaren faltan, Andoaingo mutilak bigarren postuan daude.

Leizaran 22–23 Aloña Mendi
JUBENIL MUTILAK. Partida oso estua izan zen azken hau. Bi taldeek lan polita egin zuten: defentsan ongi aritu ziren. Amaierara berdinduak iritsi ziren eta kanpotarren azken jokaldi onak etxekoen porrota eragin zuen. Gure mutilei segundo gutxi batzuk geratu zitzaizkien, baina, ez zuten asmatu gola sartzen.

PASA DEN ASTEBURUKO EMAITZAK
Groseko 13–28 Ernio SenM
Arrasate 2–32 Leizaran JubN
Leizaran JubM 22–23 Aloña Mendi
Legazpi 18–29 Leizaran kadM
Leizaran kadN 18–10 Pulpo
Leizaran infM 35–18 Ordizia
Ereintza A 16–14 Leizaran infN A
Leizaran infN B 4–14 Bera Bera
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!