Allurralde Kiroldegian spinning maratoia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 3a, 20:15

Izen ematea: Abenduaren 10era bitarte Allurralde kiroldegira deitu (943 300 147 / 943 300 154 telefono zenbakiak), astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 19:30etara izena eman daiteke. Partaideek 16 urte baino gehiago beharko dute.
Prezioa: 22 euro Andoaingo eta Buruntzaldeko abonatuentzat, 25 euro gainerako partaideentzat.

Eredua: Maratoiaren egunean baimen informatuaren eredua beteta aurkeztu beharko da (eredua www.andoain.org web orrialdean zintzilikaturik dago).
Kopurua: Mugatua. Pedala mixtoa duten zenbakidun bizikletak.
Informazioa: Komenigarria da kiroldegira 30 minutuko aurrerapenarekin iristea eta baimen informatuaren eredua beteta eta transferentziaren agiria ekartzea, azken orduko arazoak saihesteko. Ez ahaztu eskuoihala ematea izerdia lehortzeko eta bizikleta garbitzeko.
Komenigarria da pultsometroa erabiltzea zure esfortzuaren intentsitatea neurtzeko.Partaideentzat edaria eta janaria egongo da.
Eguna: Abenduak 13, larunbata. 17:30.
75 minutuko bi saio. Atsedena: 15 min.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!