Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 3a, 20:14

HERNANI1 2–1 URNIETA2
JON EZENARRO. INFANTILAK. Partida ona, faborito baten aurka jokatutakoa. Garaipena edonoren esku zegoen, baina azkenean, berdinketa hausterakoan urnietarra  nagusitu zen.

BERGARA3 2–1 URNIETA1
MIKEL IMAZ. INFANTILAK. Ezenarroren pare ibili zen Imaz, baina amaieran, berdinketa hausteko azken jokaldian galdu egin zuen. Batzuetan sakeak gogorregi jaurtita, pasako marra gainditu zuen. Bestetan, sake motzagoak egin nahian, faltaren batzuk ere egin zituen partidako une giltzarrietan. Emaitza hauekin Ezenarro eta Imazek txapelketa amaitu dute. Zorte gehiago eta urduritasun gutxiagorekin final zortzirenetan egongo ziren sentsazioa dute.  

URNIETA1 22–17 URNIETA3
UNAI GARIN-ARITZ LIZASO – AHETZE ETXEBERRIA-JULEN LOITEGI. KADETEAK. Bi pilotari bikoteak etxekoak, eta guztiak 9-12 arteko postuetan sailkatu nahian. Modu horretan parte hartu zuten Garinek eta Lizasok batetik, eta Etxeberriak eta Loitegik bestetik elkarren aurka jarri zituen norgehiagokak. Aipatzekoa Lizasoren hobekuntza.

URNIETA2 18–22 AÑORGA
ANDER OIARBIDE-AITOR PAGOLA. KADETEAK. Pilotakada onak jaurti zituzten, baina huts egite gehiegirekin tartekatuta. Ondorioz, aurkariak, Añorgakoak nagusi.

OIANGU2 35–21 URNIETA
ARITZ ZUBILLAGA-IÑAKI UNZALU. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK.  Partida erdialdera arte, Zubillagak eta Unzaluk erritmoari eutsi zioten. Markagailuan ere berdinduta joan ziren. Baina pilotaz aldatu ostean, egoera zeharo aldatu zen. Ordiziarrek tanto bat bestearen atzetik eskuratu eta irabazi arte.
 
ASTEBURUKO PARTIDAK
Larruzko Paleta, Seniorrak
Urnieta-Girizia 1. Urnieta. Ost,5. 21:00.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!