Argitxo ikastolan, Euskara egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 3a, 19:29

Gaur, abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatu dute Jesusen Bihotza ikastolan. "Goizean goizetik ekintza ugari egin ditugu gure ikastolan. Goizeko 11:00tan Argitxo etorri da ikastolako haur guztiak ezagutzera. Ganbaran, ikasleek, gelan prestaturiko olerki eta abestiak abestu dizkiote Argitxori. Berak adi-adi jarraitu du emanaldi osoa eta gustura egon da. Nagusienek jolasak egin dituzte goiz osoan zehar eta arratsaldean txokolate-jan itzela izan da denontzat. Argitxo pozik joan da berriz bere etxera, haur guztiak euskaraz mintzatzen ikusi baititu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!