Endika Abril txapelketako finala udaberrira atzeratu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 3a, 14:28

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) Endika Abril Txapelketaren finala udaberrira atzeratzea erabaki du. "Eguraldi txarra zela medio, aipatutako final hori bi aldiz bertan behera utzi behar izan da. Gauden urte garaiari erreparatuta, eta eguraldiaren ezegonkortasunaz jakitun, berriz ere partida hori ez programatzea erabaki da. Parte-hartzaile guztiekin hitz eginda, denon hoberako izango den ustearekin, eta eguraldi hobea egingo duen itxaropenez, Luzaz Gazte eta Behar Zana taldeek jokatu beharreko finala udaberrian izango da".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!