Gabonetako txapelketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 3a, 14:23

Eskuzko Gipuzkoako txapelketa bere bukaerara iristen ari den honetan, Behar-Zanako senior mailan dauden bi taldeak jada final-aurrekoak jokatuko dituztela adierazi du Iñaki Lizaso pilotariak. "Batetik, Antton Pebetek eta biok, datorren denboraldian lehenengo mailan arituko garenak, Usurbilen jokatuko dugu ostiralean. Bestetik, Ander Aranburuk eta Arkaitz Iraetak 2.mailara igotzeko final-aurrekoak jokatuko dituzte Amasako pilotalekuan 21:15etan".
Bestalde, Behar-Zanako eskuzko batzordeak antolatuta, prebenjamin, benjamin, alebinen eta infantilen Behar-Zanako Gabonetako txapelketa jokatuko dela ere jakinarazi du. "54 pilotarik hartuko dute parte txapelketan eta lehen jardunaldia larunbat honetan izango da Amasan, goizeko 10:30etan hasita. Larunbatean beraz, 12 partida jokatuko dira eta datorren zita abenduaren 12an izango dute, ostiralez, final-erdiak jokatzeko. Final handia abenduaren 14an, igandean jokatuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!