Abenduaren 3an, Errealeko hiru jokalariren bisita jasoko dute arratsaldean: Eñaut Zubikarai, Daniel Estrada eta Gorka Elustondo etorriko dira eta lehenik, gelaz gela pasako dira denekin argazki bana ateratzeko. Ondoren, 15:00ak aldera, denak jangelan bildu eta 6. mailako hainbat ikaslek dantzatuko duten Agurrarekin hasiko da ekitaldia. Jokalarien aurkezpena Amaia Agirre bertsolariaren laguntzaz egingo da, 3. zikloko ikasleek sortu dituzten bertsoekin. Segidan, gela bakoitzeko ordezkariek galderak egingo dizkiete. Bukatzeko, hasieran atera dituzten argazkiak sinatu eta agur bertsoa kantatuko dute 5. mailakoek.