Euskararen astea Pedro Maria Otaño ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 28a, 13:49

Abenduaren 3an eusararen eguna ospatzen dela eta, ekitaldi bereziak izango dituzte Pedro Mari Otaño ikastetxean aste guztian zehar. Jolas, emanaldi, kantu eta ipuin kontaketez gain, pertsonaia famatuen bisita ere jasoko dute. Han izango dira Naroa Agirre, Porrotx pailazoa edota Ainhoa Aierbe aktorea. Guraso eta ikasleentzako jokoekin amaituko da euskararen astea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!