Emakumeenganako indarkeriaren kontra, Andoaingo gizonen eskutitza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 27a, 13:35

Andoaingo gizarte, kultur eta kirol eragileek bat egin zuten berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra.

Emakumeenganako erasoen aurkako nazioarteko egunarekin batera, Udaleko Gizarte Zerbitzuen lansailak emakumeen aldeko atxekimendu zabala lortu zuen, herriko gizonezko eragile ugariren aldetik.

Pasa den asteartean, Bastero kulturgunean jardunbide ezberdineko bilkura mamitsua izan zen. Banan bana eta sinaduraren bidez, Udalak banatutako manifestuarekin bat egin zuten eragile guztiek. Sinatzaileek beregain hiru konpromiso hartu zituzten. Hauexek, besteak beste, hartutako konpromisoak:

• “Emakumeek sexismoaren aurka egindako aldarrikapenekin bat egingo dugu”.
• “Eguneroko balio eta jarrerak berraztertuko ditugu, eta beste gizon batzuei laguntzen saiatuko gara”.
• “Geure burua eta besteena zaintzeaz arduratuko gara”.

ATXEKIMENDUAK
Xanti Aranburu Arregi (Larramendi ikastola), Jon Iartza Ansa (La Salle Berrozpe ikastetxea), Eloy Artolazabal Ibarrondo (Leizaran institutua), Sebas Herrero Serrano (Ondarreta ikastetxea), Ramon Iriarte Etxebeste (Epailea), Fernando Garcia Ruiz (Euskalduna mendigoizale elkartea), Aitor Amutxastegi Santo Tomas (Txirrindulari eskola), Carlos Letamendi Mujika (Leitzaur zikloturistak),Jose Manuel Alaña Bengoetxea (CDB Leizaran), Iñaki San Martin Agirresarobe (Judo Club), Mikel Berraondo Lamarain (Gazteleku pilota eskola), Joxean Huizi Ulanga (Euskalduna futbol taldea), Joxean Alberdi Collantes (Zumeatarra kirol elkartea), Juantxo Arregi Pagola (Leitzaran bolei taldea), Ion Huizi Saldias eta Aitor Larrañaga Poza (Leitz KKE), Xabier Olasagirre Ormaetxea eta Angel Gonzalo Noguera (Ganbara saski taldea), Jose Mª Olazabal Iñurrita (Caritas), Jose Antonio San Juan Audikana (Odol emaileak), Valentin Espejo Irulegi (Gurutze Gorria), Xabin Mujika Ugalde (A.A.), Iñaki Arregi Moraza (Osasun pastorala), Mikel Nuñez Astrain (meditazio taldea), Iñaki Yurramendi Mendizabal (Hurria-Sahara), Manuel Gonzalez Lahera (Santa Krutz jubilatuen elkartea), Jose Luis Crego Torres (Bertxin elkartea) eta Jon Unanue Lopez (Larramendi Bazkuna). Udal ordezkariak: Jose Antonio Perez gabarain (alkatea), Sergio Barreiro Guzman, Daniel Garcia de la Calle, Iñaki Irulegi Unzalu, Gurutz Irigoras Urretabizkaia, Jose Luis Vela Arburua, Iñaki Egibar Larrañaga eta Gabino Agudo Palacios.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!