Ostiralean Ataungo Talogileen eskutik Talo Tailerra antolatu zen: txistorra, hirugiarra eta txokolatez betetako taloak dastatzeko aukera egon zen, eta gazteek zuzenean hartu zuten parte, norbera saiatu behar baitzen masa landu eta taloa egiten. Ekintza honetan 90 gazte inguruk parte hartu zuten, Gazte Lokalera noizean behin etortzen diren batzuk, egunero datozen gazteak eta hamabi urteko gazte berri batzuk ere.
Larunbatean bi txapelketa antolatu genituen: ping-pong eta futbolin txapelketak. Guztira berrogei gazte inguruk hartu zuten parte.
Urteurreneko balorazio orokorra positiboa izan dela esan dezakegu, lokalera etortzen diren gazteek gustura parte hartu baitute ekitaldietan, gazte berri batzuk lokala ezagutzeko aukera izan dutelarik”.
DINAMIZATZAILEAK