Ganbara saski taldea, kronikak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 27a, 12:14

GANBARA 52–58 NOVAMAK
SENIORRAK. Ozta-ozta, baina garaipena aurkariak eraman zuen berriro. Banako saskiratzeen bataz bestekoa oso baxua da, beraz, arazoa konpontzearekin batera garaipenak gertu izango dira.
Irun–Ganbara. Ig, 30. 12:00. Irun

GANBARA 21–67 EASO GROSS
KADETEAK. Lehen zatian aurkariaren presioa gainetik ondo kentzen asmatu zuten, pase ezberdinak baliatuz. Baina bigarrenean ez zitzaion hasiera on horri eutsi eta aurkariak erraz gainditu zituen Andoaingo gaztetxoak. Taldeak berriro zazpi jokalarirekin jokatu zuen eta nekeak eragin handia izaten du. Aurreko partidak kontutan hartuta, zertxobait hobetu da.

ESKOLARTEKOAK
Gorriak    9–32    Urdinak
Berdeak    26–6    Ondarreta3
La Salle 3    10–19    Ondarreta 4a
Ikastola 4a    22–8    Ikastola 3a
Ikastola3b    7–50    Ondarreta 4b
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!