Leizaran eskubaloi taldea, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 27a, 12:14

ZUMAIA 12–25  LEIZARAN
SENIOR NESKAK. Larunbat arratsaldean iritsi zen senior nesken lehendabiziko garaipena. Emaitzari begiratuta, badirudi partida erraza izan zela, baina, gauzak ez ziren ondo hasi Zumaian. Lehenengo zati osoa nahiko berdintsua izan zen eta Leizarango neskek aukera asko galdu zituzten golak sartzeko. Halere, bigarren zatian oso kontzentratuta irten ziren zelaira eta nabarmendu egin ziren, lehendabiziko bi puntuak ekarriz.

LEIZARAN 17–21 ARRASATE
JUBENIL MUTILAK. Partida oso berdindua izan zen amaiera arte. Gure mutilek defentsa ona erakutsi zuten, baina, erasoan ez zuten asmatu Arrasatekoen atezainaren aurrean. Honela, bi taldeak ibili ziren markagailuan agintzen, baina amaiera aldera kanpotarrek gehiago asmatu zuten eta beraien aldera eraman zuten partida.

ZARAUTZ 27–27  LEIZARAN ERNIO
SENIOR MUTILAK. Azken segundo arte ez zen erabaki bi talde hauek larunbatean jokatutako partida. Atsedenaldira andoaindarrak markagailuan aurretik zirela iritsi ziren baina bigarren zatiaren hasiera ez zen ona izan eta partida berdindu zen. Bigarren zatiko une askotan Leizarangoek bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuten, baina hala ere markagailuari eustea lortu zuten amaiera arte. Azken segundoan gauzatutako penalti bati esker berdinketa eskuratu zuten andoaindarrek.

LEIZARAN 36–24 HONDARRIBIA
KADETE MUTILAK. Andoaingo mutilek hasieratik hartu zuten partidaren gidaritza eta ez zuten zailtasun handirik izan Hondarribiko taldea gainditzeko. Atsedenaldira 20-12ko emaitzarekin iritsi ziren, bigarren zatia ez zuten oso ongi hasi ordea, baina berriro euren jokoa egiten hasi zirenean markagailuko aldea handitzen joan ziren.

LEIZARAN, ANDOAIN
PASA DEN ASTEBURUKO EMAITZAK
Amenabar “B” 27–27 Ernio SenM
Pulpo 12–25 Leizaran SenN
Leizaran JubN 22–7 Legazpi
Leizaran JubM 17–21 Arrasate
Leizaran kadM 36–24 Hondarribi
Leizaran infM 31–6 Legazpi”B”
Amenabar “A” 33–10 Leizaran infM
Leizaran infN A 22–8 Lezo Institutoa

ASTEBURUKO PARTIDAK
Gorseko–Ernio SenM
Donostia. Igandea, 30. 10:15
Ereintza–Leizaran SenN
Orereta. Abenduak 5. 20:30
Arrasate–Leizaran JubN
Arrasate. Larunbata, 29. 17:30
Leizaran JubM–Aloña Mendi
Allurralde. Larunbata, 29. 17:30
Legazpi–Leizaran kadM
Legazpi. Larunbata, 29. 17:45
Leizaran kadN–Pulpo
Allurralde. Larunbata, 29. 16:00
Leizaran infM–Ordizia
Allurralde.Larunbata, 29. 12:15
Ereintza A–Leizaran infN A
Pasai Donibane. Larunbata, 29.    11:15
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!