Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 27a, 12:12

Urnieta 2–3 Euskalduna
Golak: Iker Gorjon, Xuban Ezeiza.  
INfantilak. Partida polita jokatu zuten bi taldeek. Nahiz eta sailkapenean bata eta bestearen artean ezberdintasun handia egon, urnietarrek bi gol lortu eta aurretik jarri ziren markagailuan merezimendu osoz. Bigarren zatia ere oso orekatua izan zen eta partida puntu banaketarekin amaitu behar zela zirudienean, aurkarien gola iritsi zen.

HERNANI 1–1 URNIETA
Golak: Beren atean.  
KADETEAK. Putzuz betetako zelaian hasieratik golaren bila atera ziren gorritxoak baina ez zuten asmatzen ate aurrean. Golik gabe atsedenaldira joan ondoren, bigarren zatian, eta penalti bat kanpora bota ondoren, zelaitik kanpora atera zen baloi bat erdiratu, eta atzelari batek bere atean sartu zuen. Partidaren azken aldera,  hernaniarrek berdinketaren gola egin zuten.

AMAROZ 1–1 URNIETA
Golak: Yeray Moreno.
Jubenilak. Lehen zati parekatua Tolosako Usabal zelaian larunbat arratsalde euritsuan ikusi genuena. Hasi eta berehala urnietarrak aurreratu ziren penaltiz. Bigarren zatian Franen mutilak hobeto jokatu eta arerioa menpean izanagatik, etxekoak izan ziren berdinketaren gola egin zutenak eta ondorioz, puntu bakarrarekin etxeratu ziren.

USURBIL 1–1 URNIETA
Gola: Eli Maestro.
NESKAK. Urnietarrek oraingoan ezin izan zuten partida irabazi. Lehen minutuan aurkako penaltia agindu zuen epaileak eta etxekoek ez zuten hutsik egin. Urnietarrek ez zuten joko oso ona egin eta hala ere, aurkariaren huts galantari esker urnietarrek berdinketa lortu zuten. Epailea oso gaizki egon zen, gorritxoen aldeko penalti garbia seinalizatu gabe utziz. Azken 5 minutuetan jokoa aurkarien atetik ez zen ateratzen, baina baloia ez zen sartzen. Azkenean banako markagailuarekin bukatu zen. Gogor entrenatzea besterik ez dago larunbatean ordiziarrei etxean irabazteko.  Zaletuei dei egiten diegu neskei animatzera etortzeko. Aupa UKE!!!.  

Santo Tomas 4–0 Urnieta
Erregionala. Beste behin irudi kaskarra eman zuen etxetik kanpo eta merezitako porrota jasan zuen Berion. Lehen zatia penagarria izan zen. Atzealdean ahul eta aurrealdean kamuts. Urnietarrak ez ziren erreakzionatzeko gai izan. Donostiarrek ordea gol ugari egin zituzten.
 
ASTEBURUKO PARTIDAK
URNIETA ERREGIONALA–Allerru
Urnieta. Larunbata 29. 17:45
URNIETA NESKAK–Ordizia
Urnieta. Larunbata 29. 16:00
URNIETA JUBENILAK–Segura
Urnieta. Igandea 30. 11:45
URNIETA KADETEAK–Intxaurrondo
Urnieta. Larunbata 29. 11:30
Idiazabal–URNIETA INFANTILAK
Arizkorreta. Igandea 30. 11:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!