Andoaingo pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 27a, 12:12

Aitor Gaztañaga 16–6 Añorga
ALEBINAK. Berriz ere partida bikaina jokatu zuen. Oso maila ona ematen ari da eta ia ziur multzoko lehena bezala sailkatuko da final hamaseirenetarako.

MIKEL Arruti 18–14 LAsarte
INFANTILAK. Kostata baina bukaera aldean egindako tantoei esker garaipen garrantzitsua lortu zuen Mikelek.

Xabi Tolosa 18–4 DonostiA
INFANTILAK. Xabik bere adinerako maila izugarria duela erakutsi zuen eta aise menderatu zuen aurkari donostiarra.

ARIZTIMUÑO-ULANGA 22–14 AZKOITIA. KADETEAK. 1. MAILA. Konfidantza gehiegirekin atera ziren andoaindarrak eta uste baino lan gehiago
izan zuten bikote azkoitiarra mendean hartzeko. Partidaren erditik aurrera serio jokatzen hasi zirenean soilik lortu zuten abantaila.
ESKUDERO-JAUREGI 9–22 BIDANI.  2. MAILA. Bidaniarrak pilotari hobeak   izanda eta frontoiaren berezitasunak kontuan hartuta, ezin izan zen ezer egin.

Lontxo Santakrutz - Aitor Bravo 16–18 Igeldo. Eskolartekoa.16–10 irabazten joan ziren arren, igeldoarrek amaiera bikaina egin zuten.

Unai Ugarte-Aitor Ulanga 22–12 Zumaia. NAGUSIAK 3. MAILA: Ugartek sakearekin egindako tantoei eta Aitorrek jokoan erakutsitako nagusitasunari esker lortu zen garaipena.

aste honetako partidak:
Andoain–Tolosa. Jubenilak.
Azaroak 28, ostirala. 21:00. Arrate.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!