Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 27a, 12:11

EPLE 3-22 URNIETA
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. SENIORRAK. Azken emaitzak guztia argi uzten du. Oreretan jokatutako norgehiagokan Pagolak eta Garmendiak ez zuten aurkaririk izan. Halere, orain arteko partidatako emaitzak ez dituzte aldeko izan eta ondorioz, mailaz igotzeko aukerarik gabe geratu dira. Pena, bikain jokatu baitute Gipuzkoako Txapelketa. 9-12 arteko postuen alde borrokatu beharko dute orain.

HONDARRIBIA1 8-22 URNIETA3
JULEN LOITEGI-UNAI AROZENA. KADETEAK. Denboraldiko partida onena eskaini zuen aurrelariak, orain arte entrenamenduetan egindako lan handia ez baitzen islatzen norgehiagoketan. Arozenarekin batera, mailako titulua lortzear ziren aurkariak mendean hartu zituzten. Federazioko huts egite batek Urnieta2 eta Urnieta3 taldeek Hondarribirako joan etorria eta partida errepikatzea eragin zuen. Urnieta2 taldeak sailkatzeko aukerak galdu zituen Urnietan, itxuraz ahulagoak ziren aurkarien aurrean.
 
INTZA1 2-1 URNIETA1
MIKEL IMAZ. INFANTILAK (LEHEN URTEA).
Imazek estuasun egoeran jarri zuen taldeko faborito nagusi eta liderra, baina berdinketa hausteko partidan 4-2 galdu zuen.                       

AZKOITIKO 2-1 URNIETA2
JON EZENARRO. INFANTILAK (LEHEN URTEA). Partidako bi protagonistak sailkatuta, biek lehen postua jokoan zuten. Ezenarro garailea izango zela zirudien, lehen aurrez aurrekoan modu argian nagusitu baitzen; 8-3. Bigarren saioa, puntu bakar batengatik galdu zuen. Berdinketa hausteko jokatutako saioan galdu zuen, urduri baitzegoen eta ez zuen aurrekoetan bezalako maila erakutsi. Final hamaseigarrenetarako sailkatu da.

URNIETA3 2-0 HERNANI3
JON ANDER IGUARAN. INFANTILAK (I. URTEA). Iguaranek ez zion aurkariari ezertarako aukerarik eman. Eskuin eskua ukituta amaitu zuen. Jardunaldiz jardunaldi Iguaranen errendimendua hobetzen doa.  

URNIETA1 0-2 AZKOITIKO1
SERGIO ODRIOZOLA. INFANTILAK (BIGARREN MAILA). Azkoitiarrak baino maila handiagoa erakutsi zuen Odriozolak. Une bakar batean ere ez zen errenditu eta markagailuak adierazi baino erresistentzia handiagoa erakutsi zuen.  
URNIETA2 0-2 OIARPE4
CAMILO RUIZ. INFANTILAK (BIGARREN MAILA). Pilotakada handiak eta huts egiteak tartekatu ziren Ruizen partidan. Oiartzuarra modu argian nagusitu zen. Halere, urnietarra bere errendimendua hobetzen doa pixkanaka.
 
ESKUALDEETAKO TXAPELKETA
Bidasoa, Oarso, Donostialdea, Buruntza, Kosta eta Urolako kanporaketatan parte hartuko dute larunbatetik aurrera, eta dagokien mailan; Mikel Imazek, Jon Ander Iguaranek, Hodei Ibargoienek, Manex Otegik eta Camilo Ruizek.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Eskuz binaka, Kadeteak
Urnieta 1-Urnieta 3 / Urnieta 2-Añorga
Urnieta. Lar,29. 17:15
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!