Mahai-ingurua: Gazumeko parke eolikoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 27a, 12:11

Sagain mendi taldeak antolatu duen Mendi Astearen baitan, atzo iluntzean parke eolikoen inguruko mahai-inguru interesgarria izan zen Asteasun. Jabier Marques Eusko Jaurlaritzako Energia Berriztagarrien Departamenduko arduraduna eta Ramon Elosegi SEO Birdlife Gobernuz Kanpoko Erakundeko kidea izan ziren hizlariak eta Gazumeko proiektuaren garapenak piztu zuen arreta berezia bertaratuen aretan. Abenduaren 5ean banatuko den Aiurri aldizkarian luze-zabalean azalduko da atzoko mahai-inguruaren berri. Mendi Astearen barruan ondorengo ekintza hauek izango dira datozen egunetan:

Azaroak 28, ostirala: Leire Izagirreren "El espíritu de unapasión" ikuskizuna, eskaladaz eta bidaiaz. Udaletxeko zine aretoa. 20:00etan.

Azaroak 29, larunbata: IV. Orientazio Lasterketa 11:00tan eta IV. Eskalada Txapelketa 17:00etan.

Azaroak 30, igandea: Mendi ibilaldia (Asteasu-Larraul- Zelatun-Gazume-Andezarrate-Irumulo eta Santamaña) 09:00etan. Ondoren bazkaria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!