Musika eskolako ikasleen emanaldia Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 27a, 12:06

Andoaingo musika eskolako ikasleen musika emanaldia edo entzunaldia ikusteko txiki geratu zen Bastero kulturguneko ekitaldi aretoa. Asko eta asko izan ziren ikasleen musikarako trebetasuna ikustera gerturatu zirenak, nagusiki protagonisten etxekoak nahiz lagunak.

Chanson francaise, Siciliane, Boggie, Waltz, Lagrima, Reveuse valse... doinu eta estilo eskaintza zabala entzun ahal izan zen ekitaldi aretoan. Musikari handien piezak guztiak, besteak beste, Tchaikovsky, Mozart edota Telonius Monk egileenak.
Mikel Emezabal Musika eskolako zuzendariak kontzertua eskaini zuten ikasleei eta bertaratutakoei eskerrak eman zizkien, Eguberrietako musika emanaldira edota bi hilabete barru eskainiko duten kontzertura gerturatzeko gonbitea luzatuz. Adin eta maila ezberdinetako ikasleen garapena bertatik bertara ikusteko aukera paregabea izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!