Barakaldora joateko autobusa jarri da, eta zerrendak honako guneetan aurki daitezke: Lanbroa, Irunberri, Ganbara eta Txitibar tabernetan, AEKn, Ondarretan, La Sallen eta Ikastolan. Abenduaren 4a arte egongo da izen-emateko aukera.
Andoaingo euskaltzale talde batek, Kontseiluak abenduaren 13an BEC-en antolatu duen ekitaldian parte hartzeko deialdia luzatu zuen pasa den larunbatean. Bertan zeuden, besteak beste, Ondarreta ikastetxea, Aita Larramendi Ikastola, AEKko gaur egungo irakasle eta ikasleak, Urki dantza taldea, Kauta musika taldea, EHE, Alberto Agirre abesbatza, Euskalduna futbol taldea, pilotariak, dultzaineroak, Burdina taldea... eta hainbat herritar.