Duela 10 urte Euskal Herriko estadio guztiak euskaltzalez bete ziren bezala, abenduaren 13an Barakaldoko BEC-era Pauso bat haratago lemapean joateko gonbidapena egiten du Kontseiluak arratsaldeko 18:00etan. Villabonatik autobusez joateko aukera izango da eta herriko okindegi ezberdinetan eman daiteke izena (Larrea, Labezain, Amasa, Ogi-goxo eta Kixubin). Andoainen, Lanbroa tabernan, Irunberri tabernan, Ganbara tabernan, Txitibar tabernan, AEKn, Ondarreta ikastetxean, LaSalle ikastetxean eta Ikastolan. Herri batean nahiz bestean abenduaren 4an amaituko da izena emateko epea. Bestela, www.nierebanoa.com gunean eskura daiteke gonbidapena. Gonbidapenik gabe ezingo da ekitaldira sartu.
Argazkian, atzo iluntzean Villabonan eman zen prentsaurrekoa eta gero, atxikimendua azaldu dutenekin ateratako argazkia.
Segidan, Kontseiluak prestatu duen idatzia: