Aizkardi mendi elkartearen XXV. Mendi Astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko azaroaren 26a

Joan zen astelehenean eman zitzaion hasiera Aizkardiko XXV. Mendi Asteari. Astelehenaz geroztik, Gurea zinemaren sarreran ikusgai daude Argazki Rally-an ateratako argazkiak. Ikusleek gogokoen duten argazkiari botua emateko aukera izango dute aste guztian zehar eta modu horretan Ikuslearen saria aukeratzeko. Ostiral iluntzean izango da sari-banaketa. Bestalde, Aizkardik iragarritako ikus-entzunezkoen egitarauan bada aldaketa bat. Gaur Juan Vallejoren Karakorum-go mendiak emanaldia iragarrita bazegoen ere, ostiralean izango da saio hori. Ostiralerako iragarrita zegoena, berriz, gaur iluntzean izango da: Ama Dablam (6856m.)-Imja (6189m.), Unai Zendoia eta Oskar Porrasen eskutik. Ondorengoa ostirala bitarteko egitaraua:

Azaroak 26, asteazkena: Ama Dablam (6856m.)-Imja (6189m.): Unai Zendoia eta Oskar Porras. 20:00etan Gurean.

Azaroak 27, osteguna: Begiz begi: Alberto Iñurrategi. 20:00etan Gurean.

Azaroak 28, ostirala: Karakorum-go mendiak: Juan Vallejo. 20:00etan Gurean. Ondoren I Argazki Rally-aren sari-banaketa.

Azaroak 30, igandea: Mendi ibilaldia eta bazkaria. 08:30etan Olaederratik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!