Genero biolentziaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 26a, 11:04

Atzo, Genero Biolentziaren Aurkako Nazioarteko egunean, Hutsunea Betez emakume taldeak elkarretaratzea egin zuen Berdura plazan. Emakumeen hilketen, beldurraren eta erasoen aurka agertu ziren eta berdintasunaren, eskubideen, soldata duinaren eta askatasunaren alde. Egoera horri aurre egitea emakume nahiz gizonen esku zegoela gogoratu zuten. Ordu laurdeneko kontzentrazioa doinuz bete zuten eta genero biolentziarekin lotutako kantuak entzun ahal izan ziren plazan. Ondoren, barreterapia saioa izan zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!