Urkamendiren omenaldia Tourreko lehen euskaldunari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 24a, 12:19

Ostiralean egingo dute Urkamendi elkartean urteroko omenaldia. Aurten, Mikel Astarloza izango da txirrindulari omendua. Besteak beste, Itsaso Leunda, Leire Olabarria, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Axier Maeztu, Iñaki Lejarreta, Andres Gandarias, Marino Lejarreta edota Txomin Perurena izango dira gonbidatuen artean. 

Iluntzeko 20:00etan hasiko da ekitaldia omenduari agurra eskainiz eta ondoren, afari ederraz gozatuko dute gonbidatu eta antolatzaileek.  Sebastian Lizaso, Alaitz Sorozabal eta Milan Telleria bertsolariak bertaratuko dira eta Xapre eta Totxo trikitilariek izango dute jaiari musika jartzeko ardura.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!