Andoaingo ezker abertzalearen agerraldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 22a, 14:11

"Arau subsidiario berriekin lortu nahi ziren helburu eta
irizpideak erabakiak izan barik, Udalak, arduragabekeriaz,
hirigintza hitzarmena adostera eta hitzartzera jo zuen
2006ko abenduaren 27an Sapa Placencia
merkataritza-enpresarekin".

A-23 AREA, BAZKARDO
Itun honekin, herritar guztien interesak aseak geratuko
zirela baieztatu zuen udalak, esaldi topikoak erabiliz:
enpresaren deslokalizazioa saihestuko zela, lanpostuak
mantendu egingo zirela∑ Alta, badakigu herritarren
beharrak baino, interes ekonomikoak gailendu izaten direla
euren aldetik. Zehazki, Sapa Placencia S.L.ren jabego ziren
lurrak birkalifikatzea proposatzen zen, lurgune industrial
izatetik bizigunera aldatuz eta gutxienez 600 etxebizitza
berrirentzako aukera eskainikoz. Udaletxeak, aho batez
onartuko du aipatu hitzarmena.

Lehenik hitzartu eta ondoren egokitzeko mugimendu hauek
planifikazioaren izenean egin izanak, modu legalean egin
nahi izan duten baina herriko hizkeran izen bakarra duten
mugimenduak dira: pelotazo urbanistico.

Ezker abertzaleak, bertako kide baten bitartez, alegazioa
aurkeztu zuen Udaletxean 2007ko urtarrilaren 26an, hitzarmen
urbanistiko horren hasierako onarpena deusezteko eta
baliogabetzeko exijituz, herritarren interes orokorraren
aurka doala argudiatuz. Hamaika zio jarri ziren horretarako,
laburbilduz hauetan jasotzen direnak:


  • 1. Udaletxeak ezin ditu aipatu hitzarmenean jasotakoetan oinarrituta osatu arau subsidiarioak direnak.
  • 2. Arau subsidiarioak aurkitzen diren fasea ez dira euskarri hirigintza planteamenduko halako hitzarmen bat onartzeko.
  • 3. Perituen balorazioa, 2/2006 lurren lege berria urratuz.
  • 4. Neurri sozio-laboralak, sindikatuen edota langileen ordezkarien bitartez, ez direlako zehaztasun gehiagorekin burutu.

2007ko martxoaren 29ko udal osokoan, udala osatzen duten
alderdiek (PSE-EE, PP, PNV-EAJ, EA eta EB-IU) ezker
abertzaleak aurkeztutako alegazioa arbuiatu zuten, informe
teknikoek (idazkariarenak, arkitektoarenak eta administrazio
orokorreko teknikoarenak) ziotenari ere kasurik ez eginez,
nahiz eta hauek onarpenaren aurkako jarrera izan eta beraz,
alegazioa onartzeko prest egon.

Erresoluzio hau errekurritu egingo du ezker abertzaleak
Administrazio-auzibidez. Urriaren 23an, 353/2008 zenbakiko
sententzian, Donostiako epaitegiak ezker abertzaleak
sartutako alegazioaren erabakia emango du: ez du onartuko
Udaletxea eta Sapa Placencia S.L.en arteko akordioa eta
ondorioz, baliogabe utziko du, ezker abertzaleari arrazoia
emanaz.

Aipatzekoak dira, sententzian bertan jasotzen diren hainbat
kontu, esaterako, udaletxeak berak alegazio horren aurka
erabilitako argudioak; aipatzen zuten, errekurtsoa
aurkeztutakoek (herritarrek, beraz) ez dutela legitimaziorik
mota horretako eskabideak egiteko. Udalak, berriz ere,
agintean dagoenetik erakutsi duen aldartea geratu da
agerian: udaletxe hermetikoa osatu, itxia, herritarrengandik
urruti eta beraz, antidemokratikoa; Andoainen eta
andoaindarron nahiei eta beharrei entzun eta horiei
erreparatu baino, euren onurarako erabakiei begira
dabiltzanaren seinale. Sententzian honen inguruan jasotzen
direnak makilakada gogorra izan da Udaletxearentzat, izan
ere, ihardesteko arrazoiak azpimarratzen ditu itunaren
adostasun eta ezadostasunari dagokionez, eta beraz horrek
akzio publikoa eskatzen duela azpimarratu, herritarren
jokabidea legitimatuz. Bestalde, aipatzekoa da udaletxeak
hasieratik izan duen jarrera, udal-teknikariek osatutako
informeei kasurik ez eginez eta uneotan indarrean dagoen
hitzarmena urratuz.


Hau guztia Andoaingo udalak daraman jardueran adibide bat
besterik ez da.

Udal atzerakoi, hermetiko, itxi, parte hartzeari eta
herritarron ahotsari ateak ixten diona... hori da Andoiango
udaletxea. Salbuerspenik gabe, udala osatzen duten alderdi
guztien interes partidista eta partiikularraren mesedera
jarduten duen udala, eta ez andoaindarron behar eta
interesetara.

Hau egunerokotasunean ikusi ahal izan dugu: partehartzerik
gabe tasa igoerak onartzean, eta ikusiko dugu aurrekontuak
onartzerakoan; ikusi dugun moduan hautetsien soldata eta
liberazio ikeragarriak igotzeko garaian arazorik ez
dutenean; edo herri mugimendu eta herri esperesio orori
ateak itxi, trabak jarri eta udal instalakuntzak
debekatzean.

Eta ikusi ahal izan dugu auzi honen karira aurkezturiko
alegazioari nola erantzun dion udalak: herritarrak ez omen
dira nor ezer esateko, ez omen da herritarron konpetentzia
(eta hau udal batza batek dio). akaso gogora ekarri behar
diegu udal hautetsi eta udal gobernuari, herriaren borondate
eta mesedetara aritu behar duen udala direla.
hau guztia , udalean Ezker Abertzalea kaporatua izatearen
ondorio ere bada. herriko bigarren indar politikoa eta lau
hautetsiren eserlekuak lapurtuak izateak, beste alderdiak
inongo lotsarik gabe, oposiziorik gabe, beren gisara aritzea
dakar.

Zentzu horretan, guk ezkerreko hautetsiok, oztopoak oztopo,
lanean jarraitzeko konpromisoa dugu. Parte hartzeari, eta
herriaren behar eta nahie ateak ireki eta Udal eredu berria
lantzen jarraituko dugu. Bestelako Andoian , bestelako udal
eredu bat posible delako eta guztiz beharrezkoa delako,
herriak egina herriarentzat".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!