Aurrera plazako bulegoetan aurkez daiteke proposamena edota 943 692 495 telefono zenbakira deituz.
Kirolariek urtean zehar egindako ahalegina saritzen du omenaldiak. Kirol batzordeak hiru baldintza zehaztu ditu saritua izan ahal izateko:
a) Zizurkildarra izatea, Zizurkilen bizitzea edo Zizurkilekin harreman berezia izatea.
b) 16 urte edo gehiago izatea, haurren artean konpetitibitatea ekiditeko.
c) Gipuzkoako txapelketa bat edo goragoko kategoriako txapelketa bat irabazi izana; edo garrantzi berezia duen probaren batean garaipena lortu edo paper ona bete izana.
Omenduek diploma bat jasoko dute eta ekitaldiaren ondoren, Urkamendi elkartean bilduko dira elkarrekin afaltzeko.