Leizaran eskubaloi taldea, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 20a, 18:28

JARRILLERAS  23–20  LEIZARAN
SENIOR NESKAK. Aurreko asteko partidaren antzeko jokoa izan zuten andoaindarrek larunbat arratsaldean; oso ongi hasi ziren, markagailuan nagusituz, baina, bigarren zatian beherakada iritsi zitzaien. Horrela, ezin izan zuten ezer egin Portugaleteko neskei aurre egiteko, nahiz eta golen aldea handia ez izan. Seniorrek oraindik ez dute garaipenik lortu, baina, hurrengo astebururako itxaropentsu ageri dira; ea zer moduz moldatzen diren Zumaian.

USURBIL 28-23 LEIZARAN
JUBENIL MUTILAK. Asteburu honetan gure mutilek ez dute asmatu usurbildarren aurka erasoko jokoa egiten. Erasoan galdutako baloien ondorioz etorritako kontraerasoek eragin zuten porrota. Hala ere, defentsan nahiko ondo ibili ziren eta horrek eragin zuen bi taldeen arteko tartea oso handia ez izatea, nahiz eta partida galdu.

LEIZARAN ERNIO 23–18 BEASAIN
SENIOR MUTILAK. Lehen jardunalditik atzeratutako partida larunbatean jokatu zuten andoaindarrek. Lehen zatia oso parekatua izan zen, batak zein besteak ez baitzuen abantaila handiegirik lortzen. Atsedenaldira Beasaingo taldea gol baten aldearekin irabaziz iritsi zen, 12-13. Bigarren zatia, ordea, bestelakoa izan zen, etxekoak defentsa gogortu baitzuten eta bost gol besterik ez baitzituzten jaso, amaieran erraz irabaziz.

LEIZARAN ERNIO 26–18 ARRASATE
SENIOR MUTILAK.Igandean asteburuko bigarren partida jokatu zuten Leizarangoek. Aurrean Arrasateko taldea izan zuten eta hasiera hasieratik nagusitu zitzaizkien andoaindarrak, atsedenaldirako jada sei goletako abantailarekin iritsi zirelarik, 13-7. Bigarren zatia ildo beretik joan zen, azkenean 26-18 irabaziz, eta asteburuan lau puntu eskuratuz, sailkapenean aurrera eginez doaz, oraindik besteek baino partida bat gutxiago jokatu badute ere.

LEIZARAN 23–23 USURBIL
KADETE MUTILAK. Oso partida ona jokatu zuten denek. Hasieran, Usurbilgoek markagailuan aurrea hartu zuten arren, lehen zatiaren bukaeran etxekoak bikain erantzun zuten eta gol bateko aldearekin joan ziren atsedenaldira. Bi taldeek bigarren zatian eginiko defentsak gauzak zaildu zituen erasoan, azken minutuetaraino garaile argirik izan gabe. Bukaeran berdinketarekin amaitu zuen epaileak partida.

LEIZARAN, ANDOAIN
PASA DEN ASTEBURUKO EMAITZAK
Ernio SenM 23–18 Bkl-Iñausti
Ernio SenM 26–18 Arrasate
Jarrilleras    23–20 Leizaran SenN
Usurbil    28–23 Leizaran JubM
Bera Bera    11–14 Leizaran JubM
Leizaran kadM  23–23 Usurbil
LEIZARAN KadN  14–19 Ereintza
Egia 2–31 Leizaran A InfN
Ereintza A 27–89 Leizaran B InfN

ASTEBURUKO PARTIDAK
Amenabar “B”–Ernio SenM
Zarautz. Larunbata, 22. 19:15
Pulpo–Leizaran SenN
Zumaia. Larunbata, 22. 18:00
Leizaran JubN–La Salle Legazpi
Allurralde. Larunbata, 22. 17:30
Leizaran JubM–Arrasate
Allurralde. Larunbata, 22. 11:45
Leizaran kadM–Hondarribi
Allurralde. Larunbata, 22. 16:00
Leizaran infM–La Salle Legazpi”B”
Allurralde.Ostirala 21. 17:00
Amenabar “A”–Leizaran infM
Zarautz. Igandea 23. 09:30
Leizaran infN–Lezo Institutoa    
Allurralde. Larunbata, 22. 10:30
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!