Areto futbola, kronika eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 20a, 18:27

ELORRIO 2–1 EUSKALDUNA
Golak: Iker "Enjuto" Matute.
ARETO FUTBOLA, NAZIONAL B. Aukera bikaina andoaindarrentzat zulotik pixka bat ateratzeko. Partida hain garrantzitsua izanda beldur gehiegi zegoen bi taldeetan eta partida oso defentsiboa izan zen. Areaz kanpoko jaurtiketa bati esker Elorriokoak markagailuan aurreratu ziren. Gol honek andoaindarren beldurrak sortu zituen baina beldur horiek aldendu eta partidan sartzeko gai izan ziren. Lehen zatia amaitu baino lehenago aldaratze bati esker Matutek gola egin zuen, honela partida erabat irekita utziz. Bigarren zatian bi taldeen beldurrak huts bat egiteko handitu egin ziren eta nahiz eta joko alaia egiten saiatu, burua  beti defentsan zuten bi taldeek. Euskaldunak gol gabezia nabarmena duela erakutsi zuen berirro ere, eta aukera garbi batean Fernandezek baloia zutoinean lehertu zuen. Partida amaitzeko 3 minutu falta zirela arbitroak Euskaldunako mutilak bi minutuz gizon bat gutxiagorekin utzi zituen. Elorriokoak gora etorri ziren erabat.Urdiñak oso ondo aritu ziren defentsan. Partida amaitzeko minutu bat falta zenean, eta jada andoaindarren bostgarren jokalaria kantxan, Elorriokoek berriz areaz kanpoko jaurtiketa bati esker beraien bigarren gola sartu zuten. Ondorioz, beste partida bat galdu zuten. Gol falta nabarmena da, 8 partidatan13 gol besterik ez dituzte egin. Egunen batean hasiko da baloia sarean sartzen. Animo mutilaaaakkkk!!!!!!

PERFYDE.COM 4–3 EUSKALDUNA
ARETO FUTBOLA, 3.MAILA.

ARETO FUTBOL TXAPELKETA
EMAITZAK, 8.JARDUNALDIA
AZAROAK 15–16.
Txitibar-Mapfre    5-1
Ekhia-Isaran    4-7
Kattenazio-P.Ferro    7-0
New Teen-Mjolnir    6-3
H.Extremeño-Keler    3-8
Galparsoro-Ceramicas    2-4
E.Berri-Priapismo    11-0
Mendikute-Nemux    3-2
Local 160-Mendi    3-4
Xixkuin-Maiton    4-3
Irubide-Ekaitz    2-3
Galparsoro B.-Txindoki    7-6
Ozu-Ongi Etorri    2-7

PARTIDAK, 9.JARDUNALDIA
AZAROAK 22, LARUNBATA
15:00    Galparsoro-Mjolnir    Arrate
15:00    Kattenazio-Mapfre    Ondarreta
16:00    New Teen-Isaran    Ondarreta
17:00    H.Extremeño-Ferro    Ondarreta
AZAROAK 23, IGANDEA
09:00    E.Berri-Keler    Arrate
10:00    Mendikute-Ceramicas     Arrate
11:00    Local 160-Priapismo     Arrate
12:00    Xixkuin-Nemux     Arrate
09:00    Irubide-Mendi    Ondarreta
10:00    Galparsoro B.-Maiton     Ondarreta
11:00    Ozu-Ekaitz    Ondarreta
12:00    Airuga-Txindoki     Ondarreta
Atseden: Ongi Etorri, Ekhia, Txitibar

SAILKAPENA, 9.JARDUNALDIA
1.New Team    24 puntu.
2.Peluqueria Isaran    21 puntu.
3.Kattenazio    21 puntu.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!