Andoaingo pilota albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 20a, 18:27

Aitor Gaztañaga 16–10 Añorga. Alebinak. Partida oso ona jokatu zuen Aitorrek aurkari zail baten aurka. Kosta egin zitzaion aldea hartzea baina bukaeran horma bikoz eta ezker gantxoz tantoak egiten asmatu zuen eta uste baina errazago nagusitu zen.

MIKEL Arruti 18–8 LAsarte. Infantilak. Uste baino errazago nagusitu zitzaion indartsuagoa den aurkariari. Lasartekoak huts egindakoa Mikelek ederki baliatu zuen.

Xabi Tolosa 18–14 Oiartzun. Infantilak. Gipuzkoako txapela irabazteko bi hautagaien arteko partida Xabik irabazi zuen. Ligaxkako partida zen baina erakutsitako jokoak konfidantza handia emango dio Xabiri.
ARIZTIMUÑO-ULANGA 22–13 AMEZKETA. Kadete, 1.maila. Multzoko lehena eta bigarrena lehiatu ziren eta andoaindarrek garaipen ederra lortu zuten, Euskal Ligarako sailkapena ia ia eskuratuz.

ESKUDERO–PAREDES 22–13 USURBIL. Kadete, 1.maila. Garaipen hau eskuratuta multzoko bi aurrenetan sartzeko lehian jarraitzen dute andoaindarrek. Partida ona jokatu zuten, batez ere Unai Paredes.

Martxel Lekuona - Iñaki Altzuguren 11–18 Igeldo. Kadete maila, eskolartekoa. Ondo hasi ziren andoaindarrak baina partida amaieran egindako hutsek partida irabazteko aukerarik gabe utzi zituzten.
Axier Irastorza - Eneko Aizpurua 9–22 LAsarte. Jubenil, 1.maila. Ez zuten bere maila eman, baina biak aurrelariak direla kontuan hartuta ez da harritzekoa.

Unai Ugarte - Jon Beloki 20–22 Zumarraga. Nagusiak, 3.maila. Hasiera batean irabazteko oso zaila zen partida eskura izan zuten andoaindarrek.

ASTEBURUKO PARTIDAK
ANDOAIN
Andoain kadete, 1. maila–Azkoitia
Larunbata, 22. Arrate.
Eskolarteko pilota partidak
Larunbata, 22. 16:00. Ikastola.
Gainontzeko jokalarien partidak etxetik kanpo izango dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!