Urnietako pilota albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 20a, 18:27

URNIETA 22-9 ZUMAIA2
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. SENIORRAK. Zumaiarrek borrokatzen jakin zuten arren, haiek baino maila askoz hobea erakutsi zuten etxekoek. Pagolak zumaiarren gantxo bidezko erasoei aurre egin behar izan zien. Garmendiak pilotakada onak jaurti zituen. Geroz eta hobeto moldatzen da.

ERNIOPE 22-13 URNIETA1
UNAI GARIN-ARITZ LIZASO. KADETEAK.
Gipuzkoako Txapelketako final laurdenetarako sailkatzea zegoen jokoan. Urnietarrek ondo jokatu arren, ezin izan zieten aurkariei aurre egin.Atzekaldetik defentsa lanetan aritu ziren, baina azkenean jardunak gainezka egin zien. 9-12 bitarteko postuen alde borrokatuko dute orain.

HONDARRIBIAKO2 22-15 URNIETA2
ANDER OIARBIDE-AITOR PAGOLA. KADETEAK. Lehen zatian ondo jokatu zuten, 12-15 markagailuan nagusitu arte. Hortik aurrera, indarra amaitu zitzaien.

HONDARRIBIAKO1 4-22 URNIETA3
JULEN LOITEGI-UNAI AROZENA. KADETEAK. Garaipen argi eta garbia urnietarrentzat. Urnieta2 eta Urnieta3 taldeak, dagozkien taldeko laugarren postua eskuratu ostean, elkarren aurka lehiatuko dira.
INTZA3 0-2 URNIETA1
MIKEL IMAZ. INFANTILAK. (LEHEN URTEA)
Garaipen ederra eskuratu zuen urnietarrak. Bere potentziala ahalik eta gehien baliatzeko beharrezko ezaugarriekin jardun zuen; pazientziaz eta ziurtasunez.

HERNANI2 0-2 URNIETA2
JON EZENARRO. INFANTILAK. (I.URTEA). Jarraian eskuratzen duen bigarren garaipena. Azpimarratzekoa azken jardunaldiko bere jokaldia, aurkaria bera ez baitzen kikildu une bakar batez ere. Bigarren faserako sailkatu da. Datorren asteburuan azkoitiar baten aurka jokatuko duen partidan gainera, lehen postua eskura dezake.
AZKOITIA 2-0 URNIETA3
JON ANDER IGUARAN. INFANTILAK. (II.URTEA). Iguaranek norgehiagoka galdu zuen, baina sufritzen eta azkoitiarra estutzen asmatu zuen.

URNIETA1 1-2 OIARPE84
SERGIO ODRIOZOLA. INFANTILAK (II. URTEA). Jokaldi ona Odriozolarena, partida irabazi ez arren. Ahaleginduta, eta duen zaletasuna izanik, aurreratzen ari da.

AZKOITIA1 2-0 URNIETA2
CAMILO RUIZ. INFANTILAK. (BIGARREN URTEA). Hobetzeko tarte handia du Ruizek. Indarra badu, eta baita maila fisikoa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!