Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 20a, 18:26

ORDIZIA 6–1 URNIETA
INFANTILAK. Ezer gutxi egin ahal izan zuten Urnietako gaztetxoenek Ordiziaren aurka. Bigarren zatian iritsi ziren gol gehienak, izan ere lehendabizikoan aurkariek gol bakarra egin baitzuten. Etxekoak gehiegitxo izan ziren urnietarrentzat eta saiatu ziren arren, ezin izan zuten gol zaparrada ekidin. Hala ere, Pablok gol polita egin zuen falta bat probestuz.  

Urnieta 3–1 SANSE
Golak: Ion Oruna (2), Unai Arozena.
KADETEAK. Lehenengo zati aspergarria izan zen, ez jokorik, ez gol aukerarik, ez ezer. Bigarren zatian gogo biziz atera ziren gorritxoak, eta berehala egin zuten lehen gola. Handik aurrera joko ona eginez, eta hirutan baloia zutoinera bidali ondoren, beste bi gol eder egin zituzten, ondo  merezitako hiru puntu  lortuz. Alde txar bakarra, Urruren lesioa. Aupa Urru!

Urnieta 3–0 INTXURRE
Golak: Ander Paco, Yeray Moreno (2).
JUBENILAK. Lehen zatia parekatua izan zen, baina etxekoek izan ziren gol aukera bakanetakoa aprobetxatu eta gol bateko abantailarekin atsedenaldira joan zirenak. Bigarren zatian urnietarrak goitik behera nagusitu ziren. Hasi orduko bigarren gola egin zuten atezainaren huts egite batean, eta oraindik hirugarrena egin eta aldea handitzeko hainbat aukera izan zituzten. Zorionak!

URNIETA 0–1 LAZKAO
NESKAK.

USURBIL 2–1 URNIETA
Golak: Iñigo Andres.
ERREGIONALA. Urnieta esku hutsik itzuli zen Usurbilera egindako bisitatik, denboraldiko partidarik triste eta ilunena jokatu eta gero. Ez aurrean ezta atzealdean, urnietarrak ez ziren batere fin aritu. Partidako gol guztiak lehen zatian iritsi ziren. Etxekoak aurreratu ziren lehenbizi, urnietarrek tamalgarri defendatutako falta bati etekina ateraz. Zorionez, Iñigo Andres-ek berdinketa ezarri zuen atezainari presioa egin eta baloia lapurtu eta gero. Hala ere, handik minutu gutxira usurbildarrak abantaila hartu zuten berriro, penalti bat probestuz. Bigarren zatian UKE egoera irauli nahian atera zen, baina ez zen halakorik gertatu.
 
ASTEBURUKO PARTIDAK
URNIETA InfN–Euskalduna
Ostirala 21, 18:15. Urnieta
Hernani–Urnieta KadM
Igandea 23, 10:30. Zubipe–Hernani
Amaroz–Urnieta JubM
Larunbata 22, 15:30. Usabal–Tolosa
Usurbil–Urnieta Neskak
Larunbata 22, 15:30. Harane–Usurbil
Santo Tomas–Urnieta SenM
Igandea 23, 18:00. Berio–Donostia
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!