Gurasoen Arteko Topaketak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Udaleko Gizarte Zerbitzuek Gurasoen arteko Topaketak antolatu dituzte hurrengo ikasturterako. Izena emateko epea azaroaren 24tik abenduaren 5era luzatuko da Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoan. Izen-emate orria eta ordainagiria aurkeztu behar dira. Kuota 12 eurokoa da. Hiru ikastaro eskainiko dira, maila ezberdinetan. Hauexek:

HASTAPEN TALDEA (0-10 ADIN TARTEA)

Egutegia: Urtarrilak 28, otsailak 18, martxoak 18, apirilak 1 eta 22 eta maiatzak 13. 

Ordutegia: 14:30etatik 16:00etara. 

SAKONTZE TALDEA (0-10 ADIN TARTEA) 

Egutegia: Urtarrilak 21, otsailak 11, martxoak 4 eta 25, apirilak 15 eta maiatzak 6.

Ordutegia: 14:30etatik 16:00etara. 

11 URTETIK GORAKO ADIN TXIKIKOEN GURASO TALDEA 

Egutegia: Urtarrilak 19, otsailak 2 eta 16, martxoak 9 eta 23, apirilak 6 eta 20 eta maiatzak 4. 

Ordutegia: 18:30etatik 20:00etara. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!