Ikastolakoak Oiartzungo Luberri museoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 18a, 17:50

Joan zen azaroaren 14an, Oiartzun Luberri museora joan ziren Zizurkil eta Villabonako Jesusen Bihotza Ikastolako LH1eko ikasleak. Bertan, lurraren sorrera nola gertatu zen nahiz gizakiaren eboluzioa ikusi eta ikasi zituzten. Horrez gain, dinosauroei buruzko gaiak: zenbait maketa, fosilak, aztarnak eta maketa zati bat ere ezagutu zituzten.  Primeran igaro eta asko ikasi zutela adierazi dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!