Ikasleek egindako mosaikoa Ikastola berrian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 18a, 17:36

Abenduaren 3an, Euskararen Egunean inauguratuko da Ikastola txikiko eraikuntza berria.

Berezia izango da eguna Aita Larramendiko partaide guztientzat, eta are bereziagoa 5 eta 6. mailako eta DBH1 eta DBH2ko ikasleentzat.
Izan ere, eurek egin dute urtaroak (negua, udaberria, uda eta udazkena) adierazten dituzten mosaikoak, hots, eraikuntza edertzen duen aurpegia.
Eraikuntza bezala, mosaikoak ere Andoni Mendizabal arkitektoak diseinatu ditu. Arantxa Arano eta Ana Jesus Altuna dira, berriz, ikasle artisauen ardura bideratzen ari direnak.
Ikasleek iaz hasitako ekimen partehartzaile hori, hala ere, ez da amaitu oraindik. Frontoi txikiko inguru horretan beste irudiren bat jartzea falta zaie. Hori Gabonak pasa ondoren gertatuko da.
“Mosaikoen azalpen handirik ez dugu emateko asmorik” esan du Arantxa Arano irakasleak. Jendearen jakin-minak bidea egin dezala utzi nahi dute, “ikusi aldiko gauza berriak deskubritzen direlako”.
Inaugurazio egunean, egiten ari diren lana eskertuko zaie ikasleei.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!