Ardo apardunen dastatze ikastaroa azaroaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 16a, 00:14

Datorren azaroaren 28an Urnietako Eteneta elkartean egingo den afarian ardo apardunen dastatze ikastaro bat egingo da. Herritar guztientzako irekia den ekintza honetan parte hartzeko, azaroaren 17an irekiko da izena emateko epea elkartean bertan 19:00etatik aurrera. Izen emateko azken eguna, azaroaren 25a. Parte hartzaileen kopurua mugatua izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!