IV. Kantu kalejira azaroaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 16a, 00:04

Datorren azaroaren 29an egingo da IV. Kantu kalejira eta bazkaria, Eteneta elkartea eta Txanbolin Txistu bandaren eskutik. Kantu kalejira eguerdiko 12:00etan abiatuko da San Juan plazatik.  14:00 etan bazkaria egingo da Eteneta elkartean, eta bazkalostean kantuan jarraitzeko aukera izango da. Bazkarirako txartelak aurretik erosi behar dira, Aiurriko egoitzan (San Juan 9), Kantoi tabernan edo Lekaio kultur etxean. Bazkariaren prezioa, 18 eurokoa da, eta 15 urte artekoentzat 8 eurokoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!