Kultur Areto berritua Adunan

Igande honetan zabalduko dute Kultur Areto berritua. Ikusentzunekoak eskaintzeko tresneria berria erosi dute eta aurrerantzean, herritarrei ere aretoa erabiltzeko aukera zabalduko zaie. 

Arantxa Aburuza alkateak azaldu duenez, "Ikusentzunezko tresneria berria jarri dugu aretoari probetxu handiagoa ateratzeko asmoz. Telebista, proiektorea, pantaila, argizteria edota, akustika zaintzeko kurtina bereziak erosi ditugu".

Kultur Astearen barneko ekitaldien artean sartu dute areto berrituaren inaugurazio ekitaldia. Eutsi filma eskaini ondoren, herritarrei eskainitako merienda goxoarekin osatuko da ekitaldia. "Aurrerantzean, aretoa herritarrek gehiago erabil dezaten nahi dugu. Horretarako, oinarrizko arau batzuk  jarriko ditugu: giltzak non eta nola jaso eta utzi, aretoaren txukuntasuna mantentzeko arauak..., etab".

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!