Kultur Astea eta Ekuadorreko asteburua Larraulen

Azaroaren 28tik 30era Kultur Astea egingo da Larraulen. Haurrentzako ekitaldiak, trikipoteoa, talo eta gaztain jatea, pilota partidak..., hainbat ekitaldi ospatuko da egun horietan zehar. Igandean, lehendabiziko azoka berezia egingo da bertako produktuekin. Abenduaren 6an eta 7an berriz, Ekuadorri eskainitako jardunaldiak egingo dira.

Egitaraua

Kultur Astea 2008

Azaroak 28, ostirala
17:00, Umeentzako merienda. Ondoren eskulanak Katillu-Txulo elkartean.
20:00, Larraulgo argazki diaporama, Kultur Etxean.
22:00, Mus txapelketa Katillu-Txulon.

Azaroak 29, larunbata
12:00, Larraulgo Eskolaren lehengo eta oraingo berriak. 2008ko irailean izandako eskolaren inaugurazio ekitaldiko bideo emanaldia.
14:00, Bertso bazkaria. Joxe Agirre eta Amets Arzallusekin. (Izena emateko Elkartean edo Herriko Ostatuan. Epea, azaroak 26 asteazkena, 21:00etan).
18:00, Pello Añorga ipuin-kontalaria, Kultur Etxean.
16:30-18:00, Erakusketa museoan, Larraulgo baserrien argazki zaharrekin.
19:00, Poteoa herriko trikitilarekin.

Azaroak 30, Igandea
09:30, Ibilaldia herriko baserrietan barrena.
10:00, Azoka herriko produktoekin. Baserrietako genero eta larrauldarrek egindako lanen erakusketa.
16:00, Pelota partiduak herriko gaztetxoekin.
16:30-18:00, Erakusketa museoan, Larraulgo baserrien argazki zaharrekin.
18:00, Talo eta gaztain jatea Katillu-Txulo elkartean.


Ekuadorreko asteburua

Larunbata, abenduak 6
10:00, Ekuadorreko Andeetako artisau erakusketa, Kultur Etxean.
17:00, "Latitud cero" bideo emanaldia Kultur Etxean.
19:00, "Que tan lejos" pelikula Kultur Etxean.
21:00, Afari ekuatoriarra Katillu-Txulo elkartean (izena emateko epea, abenduak 3, asteazkena, gaueko 21:00ak arte).
23:00, Dantza latinoak, Herri Ostatuan.

Igandea, abenduak 7
10:00, Ekuadorreko artisau erakusketa zabalduko da.
11:00, Diapositiba emanaldia eta kolokioa.
16:00, Ekuadorreko dantzak, Esperanza Latina taldearekin.
18:00, Bukaera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!