Herria Kantuz, ekimen berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 14a, 12:50

Hainbat herritarren ekimenez, Herria Kantuz egitasmoa abian jartzea erabaki da; beste herri askotan egiten den bezala, kantu ezagunak abesteko asmoz. Eresargik abesbetzak, Loatzo musika mankomunitateak, Oinkari dantza taldeak nahiz Udalak bat egin du egitasmoarekin eta abenduaren 13an, arratsaldeko 18:00etan mokadutxoa egin eta gero, kalez kale eta tabernaz taberna arituko dira kantuan.

Hasiera batean, abenduaren 13an goizeko 11:00tan abiatzea zen asmoa baina, bilerara etorritako hainbat gaztek arratsaldean egiteko proposamena egin eta gero, ordua aldatzea erabaki dute. Herritar guztiak gonbidatzen dituzte ekimenean parte hartzera, herriko jaietako ekintzatan egiten den bezalaxe. Abenduaren 13a izango da lehen hitzordua eta jendeak gogoa erakusten badu, aurrera begira ere bilkurak eta afari nahiz bazkariak egiteko asmoa dute. Parte hartzaileentzat kantuak abestea errazagoa izan dadin, aukeratutako 32 abesti ezagunekin liburuxka kaleratu dute eta badaezpada ere, inork aurretik entzun nahiko balitu, CDan grabatuko dituzte kantuak. Abenduaren 11n, ostegunarekin, entsegua egingo dute Musika Eskolan arratsaldeko 20:00etan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!