Sorabillako ludoteka, bihar zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 14a, 10:56

Arratsaldeko 15:30etan bilduko dira auzoko haurrak Erretore Etxean. Ohiko jolasez gain, "Olentzeroren etxea" osatu eta apaintzeko eskulanak egingo dituzte elkarrekin. Datozen asteetan ere lan horietan arituko dira auzoko txikienak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!