Musika eta kultur hitzordu ugari Andoainen, datozen bi asteetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 13a, 12:45

Kultur ekitaldiz beterik dator Andoainen azaroko bigarren hamabostaldia.Mendizale Astea, Gaztetxearen urteurrena, Akordeoi jardunaldiak, Santa Zezilia zikloa... ekitaldiz beterik datoz hurrengo bi asteak. Zikloez eta jardunaldiez gain, ikusmina sortuko du ere igande honetan Axeri Boda Argia dantzari taldearen ikuskizunak.

Asteburu honetan, bereziki, eskaintza oparoa dago aukeran: nazioarteko akordeoilarien kontzertuak Basteron, kalejira eta hip hop gaua Gaztetxean eta ikusentzunezkoak Euskaldunako egoitzan. Etxean geratzeko aitzakia gutxi dago.

Mendizale Astea
Azaroak 14-16
Euskalduna mendi elkartea

Ikusentzunezkoak
Arkaitz Lasa, Iker Iriondo
Azaroak 14, ostirala. 20:00
Euskalduna taldearen irteerak
J.Mª. Robles
Azaroak 15, larunbata. 18:00
Irteera eta babarrun jatea
Azaroak 16, igandea

Akordeoia
Azaroak 14-16
Jardunaldiak, Bastero

Nazioarteko musikariak
Irekiera kontzertua
Azaroak 14, ostirala. 20:00
Frank Marocco zuzenean
Goizean hitzaldia eskainiko du
Azaroak 15, larunbata. 21:00
Mika Väyrinnen zuzenean
Azaroak 16, igandea. 12:30

Gaztetxea
Azaroak 14-30
12+12. Urtemuga. Gaztetxea

Kultur ikuskizun oparoa
Kalejira, Gaztetxean hasita
Azaroak 14, ostirala. 19:00
Hip Hop gaua
Azaroak 15, larunbata. 22:00
Antzerkia, Ozeko aztia
Txokolatada ere iragarrita
Azaroak 16, igandea. 17:30

Santa Zezilia zikloa
Azaroak 18-23
Bost saioko zikloa. Bastero

Saioak ekitaldi aretoan. Doan
Fabel, musika eta antzerkia
Azaroak 18, asteartea. 20:00
Leire Ibañez, liburu aurkezpena
Alberto Abesbatza, kantuan
Azaroak 19, asteazkena. 20:00
Al legno duo, biolin kontzertua
Azaroak 20, osteguna. 20:00

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!