Karlos Linazasoro, Iñaxio Mujika eta Felipe Juaristi idazleek osatutako epaimahaiak nabarmendu zuenez, mantendu egin da aurkeztutako lanen kopurua (278). Hala ere, A eta B mailetan askoz lan gehiago aurkeztu den bitartean, C eta D mailetan gutxiago izan dira. Epaimahaiak aldi berean, deia luzatu zien ikastetxetako irakasleei, gehiago saia daitezen ikasleen lanak zuzentzerako garaian.
- A kategorian, 10-11 urtekoenean, Melody Gomez Missosek jaso zuen lehen saria “Seme leloa eta printsesa” izenburuko ipuinagatik. Martin Mendizabal Ezeizaren “Lur txakurra” ipuinak eraman zuen bigarren saria.
- B kategorian, 12-13 urtekoenean, Jon Urdangarin Castrok jaso zuen lehen saria, “Lisa, gidari berezi bat” ipuinagatik; Martxel Lekuona Garciaren “Garungabeen misterioa” ipuinak eraman zuen bigarren saria.
- C kategorian, 14-15 urtekoenean, Iker Lizeaga Indartek jaso zuen lehen saria, “Azken gatazka” ipuinagatik; aipamen berezia, berriz, Amets Agirre Etxebestek jaso zuen, “Checchoskyren bizitza” ipuinagatik.
- Eta azkenik D kategorian, 16-17 urtekoenean, Leire Arruti Muñoak jaso zuen, “Bat bestearen atzetik” izenburuko ipuinagatik. Saritutako ipuin guztien zatiak irakurri ziren ekitaldian bertan.