Urnietako pilota albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 13a, 12:27

ARRIOLA-ARANTXA GOENAGA    27
DOMINGUEZ-LUCAS    30
GOMAZKO PALETA. SENIORRAK. Finalaurreko txartela eskuratzeko partida giltzarria zen. Norgehiagoka erabat orekatuaren ostean ordea, tarte txikiz bada ere, aurkariak nagusitu ziren. Goenaga Emakumea Pilotari txapelketan sailkatzeko aukerarik gabe geratu da.  

URNIETA 9–22 ZUMARRAGA
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. SENIORRAK. Beloki 1 taldearen aurrean, urnietarren bigarren porrota. Haien mailako talde indartsuenetako baten aurka jokatu behar izan zuten Pagolak eta Garmendiak. UKE-ko kirolariek bederatzi tanto egin ahal izan zituzten. Hala ere, final laurdenetarako txartela eskuratzeko borrokan jarraitzen dute, oraindik bi jardunaldi jokatzeke dituzte eta.

URNIETA1 22–13 AÑORGA
UNAI GARIN-ARITZ LIZASO. KADETEAK.
Aurreko jardunaldietan baino hobeto jokatu zuten Garinek eta Lizasok; erregulartasun gehiagorekin. Jokatutako bost partidetatik laugarren garaipena eskuratu zuten. Emaitzak onak izan eta hobetzen ari diren arren, dagokien mailan ez dira jokatzen ari. Lehen fasea amaitzeko jardunaldi bakarra geratzen den honetan, C taldeko aurkari onenak izango dituzte aurrez aurre; Alkizako Erniope taldea.
Eta haien pilotalekuan gainera. Irabazten ez badute, hirugarren postuarekin konformatu eta final laurdenetatik kanpo geratuko lirateke.
URNIETA2 6–22 BERGARA
ANDER OIARBIDE-AITOR PAGOLA. KADETEAK. Bergararren maila ona agerian geratu zen. Haien nagusitasunaren aurrean ez zuten ezer egiterik izan Oiarbide eta Pagola urnietarrek. Giltzarria den partida galdu dute.

URNIETA1 1–2 HERNANI2
MIKEL IMAZ. INFANTILAK, 1.URTEA. Zortzi tantora jokatutako partidetan hernaniarra nagusitu zen. Hala ere, garaipena bietako edonork eskura zezakeen.
URNIETA2 2–0 URNIETA3
JON EZENARRO – JON ANDER IGUARAN. INFANTILAK, 1.URTEA. Ezenarro garaile justua izan zen, etxekoen artean jokatu zen norgehiagokan. Serio jokatu zuen, eskuin eskuz pilotakada onak jaurti zituen. Antzeko zerbait gertatu zen Sergio Odriozola eta Camilo Ruizen arteko norgehiagokan ere. Odriozola garaile suertatu zen. Hala ere, biek ez zuten bikain jokatu. Hurrengo jardunaldietarako euren jokatzeko modua hobetu beharko dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!