Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 13a, 12:09

Urnieta 4-1 Mundarro.
Golak: Iker Gorjon (3), Jon Diez.
INFANTILAK. Partida polita egin zuten Urnietako gaztetxoenek Mundarroren aurka. Norgehiagoka lehen zatian erabaki zen. Izan ere, denboraldi honetan Iker Gorjonek hiru gol sartu zituen. Gorritxoak jaun eta jabe izan ziren lehen hogeita hamabost minutu hauetan. Bigarren zatian kanpotarrek aurrera jo zuten berdinketaren bila, baina Jon Diezek gol ederra sartu eta partida guztiz erabakita utzi zuen. Bukaerarako gutxi falta zela kanpotarrek ohorezko gola lortu zuten.

LAZKAO 4–3 URNIETA
Golak: Aitor Beldarrain, Yeray Moreno (2).
JUBENILAK. Oso indartsu atera zen etxeko taldea, eta txukun jokatuz gol aukera ugari sortu zuen hasierako minutuetan, horietako batetan asmatuz. Denbora aurrera joan ahala jokoa apur bat lasaitu bazen ere, atsedenaldiaren aurretik lazkaotarrak bigarrena egin zuten. Bigarren zatian gogo handiagoa jarri zuten gorritxoek, eta gol festa ederra ikusi genuen. Hasieratik aurrera jo zuten, eta horri eskerrak hiru gol egin bazituzten ere, beste bi jaso zituzten, eta ondorioz partida galdu eta esku hutsik etxeratu ziren. Animo mutilak!

Urnieta 4-0 Lengokoak
Golak: Jon Rekalde, Iñigo Andres, Imanol Andres.
ERREGIONALA. Partida zoragarria. Lehen zatian goitik behera gailendu zitzaizkien donostiarrei. Lehen gola, Jon Rekaldek sartu zuen txapela kentzeko moduko falta bat jaurti eta gero. Bigarrena kanpotarrek egin zuten bere atean, Julen Loinazek ezkerraldetik jokaldi bikaina egin eta gero. Hirugarrena Iñigo Andresek egin zuen atsedenaldira iristeko gutxi falta zenean. Bigarren zatia ildo beretik jarraitu zuen eta Imanol Andresek laugarren gola lortu zuen gorritxoentzat kontraeraso bat ederki bukatuz.
 
ASTEBURUKO PARTIDAK
Urnieta erregionala–Usurbil
Harane. Larunbata 15. 17:45
Urnieta neskak–Lazkao
Urnieta. Igandea 16. 11:45
Urnieta Jubenilak–Intxurre
Urnieta. Larunbata 15. 16:00
Urnieta KADETEak–Sanse
Urnieta. Larunbata 15. 11:45
Ordizia–Urnieta infantilak
Altamira. Larunbata 15. 09:30
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!