Asteasuko Argazki Rally-ko irudiak ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 13a, 10:40

Asteasuku Kultur Astearen baitan antolatu zen II. Argazki Rally-an 12 lagunek hartu zuten parte, iazko kopuruaren bikoitzak. Antolatzaileak gustura azaldu dira jendearen erantzunarekin, “aurten asteasuarrek ere parte hartu dute”. Bidegorria, bizimodua eta parajeak edo paisaia, hiru gairen inguruko lau argazki aurkeztu behar zituzten partaideek. Argazkiak dagoeneko erakusgai daude Asteasuko Kultur Etxean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Hauexek sarituak:

Digitalaren sailean:
Lehen saria: Mirari Errondosoro (Amsa-Villaboana)
Bigarren saria: Jokin Sukuntza (Asteasu)
Hirugarren saria: Jon Beobide (Asteasu)

Analogikoaren sailea:
Lehen saria: Ainhoa Arozena (Amasa-Villabona)
Bigarren saria: Peru Ortiz de Zárate (Asteasu)
Hirugarren saria: Ainhoa Arozena (Amasa-Villabona)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!