Ohitura onak mantentzeko asmoz gatoz gaurkoan zugana. Herri giroan euskal abestiak abestuz arratsalde atsegin baten proposamena luzatu nahi dizugu. Herriko kaleetan barna, ziurrenik tabernaz taberna, hau ere mantendu beharreko ohitura baita, euskal abestiak abestea gustuko duten herritarrak animatu nahiko genituzke HERRIA KANTUZ deitu diogun ekimen honetara.
HERRIA KANTUZ-ek, oraingoz lehen eguna zehaztua du: Abenduaren 13a (larunbata) eguerdiko 11:00etan Berdura plazan. Lehen saiakera arrakastatsua izango balitz, aurrera begira hilean behin elkartzeko asmoa izango genuke.
Ekimen honen inguruko informazio gehiago nahi izatera, Udaletxean egingo den bilerarako gonbitea luzatzen dizugu:
BILERA: Azaroaren 13an (osteguna), iluntzeko 20:00etan Udaletxean.
Besterik gabe, proposamen hau zugana jo dugun ilusio berdinaz jasoko zenuelakoan, jaso ezazu gure agurrik beroena!
Anima zaitez!!!
Antolatzaileak: Laguntzaileak:
Hainbat herritar Eresargi Txiki Abesbatza
Loatzo Musika Eskola
Eresargi Abesbatza
Oinkari Dantza Taldea
Villabonako Udala