San Martin egun euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 11a, 17:03

San Martin egunez abiatu dira aurtengo Amasako jaiak. Egun euritsua izan da eta goizeko meza eta gero, zaldi proba ikustera gerturatu direnek, aterkipean egin behar izan dute. Trikitilariez gain, Peñagarikano eta Sorozabal bertsolariek jarri diote doinua eguerdiari. Iluntzeko 20:00etan Martina sorginari ongi-etorria egingo zaio eta pintxo dastaketa izango da gero Kultur Etxean. Bihartik igandera arte ekintza ugari izango dira eta baita hurrengo astean ere, azaroaren 22 eta 23an. Egitarau osoa zehaztuta aurki daiteke gune honetako agenda atalean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!