Kafea eredu bezela hartuta, bidezko merkataritzaren berri ematea da Villabonan antolatutako jardunaldien helburua. Aste guztian zehar zabalik izango den erakusketan, Perú, Ghana eta indonesiako hiru nekazari erakunderen eguneroko lana ikus daiteke. 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik erakusketa azaroaren 10etik 16ra.
Azaroaren 13an, gainera, "Black Gold" dokumentala eskainiko da Gurean 19:00etan hasita eta ondoren, Bidezko MErkataritzako hainbat produktu dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.