Urnietako udalak eta U.K.E.k hitzarmena sinatu zuten

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 8a, 11:33

Atzo ostirala, azaroak 7, Urnietako udaletxean burutu zen Urnieta Kirol Elkartea eta udalaren arteko hitzarmenaren sinadura. Mikel Izagirre alkateak sinatu zuen udalaren izenean, eta Ismael Hernandez U.K.E.ko lehendakariak, kirol elkartearenean.

Lau urterako sinatu zuten hitzarmen horren arabera, udalak urtean 50.000 euroko diru laguntza emango dio kirol elkarteari. Aurten 25 urte betetzen dituen elkarte honen aurrekontua, urteko 100.000 euro ingurukoa da, eta kopuru horren beste erdia, jokalarien kuotekin, eta babesleen zein bazkideen aportazioekin osatzen dute. Bi aldeek gustura agertu ziren izenpetutako hitzarmenarekin, eta alkateak adierazi zuenez, datorren urtean bertan hasiera ematea espero dute hain beharrezkoak diren polikiroldegia handitu eta berritzeko lanei.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!