Ttanttaka antzerki taldeak Denboraren Museoa izenburua daraman antzezlana eskainiko du datorren ostegunean Saroben (azaroak 13). Antzezlan hori Urnietako ikastetxeetako 8-11 urte bitarteko ikasleentzat izango da, eta haurren memoria aztertzea du helburu. Jose Antonio Portillorena da antzezlanaren jatorrizko ideia, eta ordubete inguruko iraupena da. Jose Ramon Soroiz, Santi Antero Txan Magoa eta Carmelo Moreno dira Fernando Bernues eta Laura Useletik zuzentzen duten antzezlaneko aktore nagusiak.
Antzezlana haurren istorioak eta oroitzapenak biltzen dituen artxibo bat da, eta ikuskizunaren bitartez, egiaz existitzen den museoan zehar paseatuko dute gazteek. Museoa eguzkiaren argitik ezkutatuta dago, eta bere xarma artxiboetako istorioetan aurkituko dugu; horietako batzuk ikuskizunean bertan ezagutuko ditugu. Ondoren, eta hala nahi izanez gero, haurrek esperientziarekin jarraitu ahal izango dute eskenatokitik kanpo.